Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2015eko apirilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1705

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espedientean burututako 205/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Raquel Pérez de Lazarraga Villanueva andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko idazkariak, honako hau

Epaitegi honetan 205/2014 jabari-espedientea bideratu da, Miren Carmen Martinez Hernani andreak eskatuta, finka hauek inmatrikulatzeko:

Erriberagoitia Udalerriko Hereña herrian kokatutako finka, La Calleja parajean, auzune-zenbakirik bakoa, izaera mistokoa, zati bat hiri-lurra eta beste bat landa-lurra, honelaxe deskriba daitekeena:

Hiri-lurra den zatia «A» azpipartzelaz osatua da, eta lau erakin ditu: 1. a baserritzat eta trastelekutzat erabilia; 2.a borda eta lastategitzat erabilia, eta 4.a korta eta lastategitzat erabilia, dagokion terreno librearekin; eta guztiaren azalera hauxe da: mila zortziehun eta berrogeita zortzi metro eta berrogeita hemeretzi dezimetro koadro (1.848,59 m2), euretarik 416,52 metro koadro erakinek okupatzen dituzte beheko solairuan, gainerako 1.432,07 metro koadroko azalera terreno libreari dagokio; eta erakinean deskribapena hauxe da:

1. erakina: baserritzat eta trastelekutzat erabilia, beheko solairua, lehen solairua eta ganbarako solairua dituena, honako azalera eta erabilerekin: 3. poligonoa, 752. partzela, 1. erakina, unitate fiskal 1, erabilera: baserritzat beheko eta lehen solairuak, 274,62 m2-ko azalera eraikiarekin, eta erabilera: ganbarako solairuan trastelekua, 103,32 m2-ko azalera eraikiarekin.

2. erakina: borda eta lastategitzat erabilia, beheko solairu bakarrekoa, honako erabilera eta azalerarekin: 3. poligonoa, 752. partzela, 2. erakina, unitate fiskal 1, eta erabilera: beheko solairuan borda eta lastategia, 141,06 m2-ko azalera eraikiarekin.

3. erakina: borda eta lastategitzat erabilia, erdisotoa eta beheko solairua dituna, honako erabilera eta azalerarekin: 3. poligonoa, 752. partzela, 3. erakina, unitate fiskal 1, eta erabilera: erdisotoan eta beheko solairuan korta eta lastategia, 176,41 m2-ko azalera eraikiarekin.

4. erakina: borda eta lastategitzat erabilia, beheko solairu bakarrekoa, honako erabilera eta azalerarekin: 3. poligonoa, 752. partzela, 4. erakina, unitate fiskal 1, eta erabilera: beheko solairuan borda eta lastategia, 69,44 m2-ko azalera eraikiarekin.

Landa izaera duen partea: 882,79 metro koadro, eta B» eta «C» azpipartzelekin osatua.

Finka guztia, landa izaerako parte batekin eta hori izaera duen parte batekin osatua: bi mila zazpiehun eta hogeita hamaika metro eta hogeita hamazortzi dezimetro koadro dituena (2.731,38 m2); eta honako muga hauek ditu: Iparretik, 3. poligonoa, José Martínez de la Pera Lafuenteren eta egun bere jaraunsleen 520. partzela; hegoaldetik, bidea eta 3.partzela, Angel Martínez de Trespuentes Berganzaren 754. partzela; ekialdetik, bidea; eta mendebaldetik, 3. poligonoa, José Martínez de la Peraren eta egun bere jaraunsleen 525. partzela, eta errepidea.

Katastroko erreferentzia:

Hiri izaerako partea:

0003-0752-A-0001-0001.

0003-0752-A-0002-0001.

0003-0752-A-0003-0001.

0003-0752-A-0004-0001.

Landa izaerako partea:

0003-0752-B.

0003-0752-C

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 13a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala