Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2015eko apirilaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
1630

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, autonomia-erkidegoen alorrean (Euskal Autonomia Erkidegoa) alkantzeagatik bideratu den A43/15 itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.

Ediktu honen bidez, jakitera ematen da Kontuen Auzitegian judizioa bideratzen ari dela Euskal Osasun Zerbitzuko langileen gastuen alorrean izandako hutsune batzuen ondorioz funts publikoetan izan daitekeen zorpekoa dela-eta. Horren berri ematen da, hain zuzen ere, kontabilitateko erantzukizunaren uziari eusteko edo horren kontra egiteko legez gaituta daudenak autoetan azaldu daitezen eta behar den eran pertsonatu daitezen, bederatzi eguneko epean. Eta hala egiten da betetzeko Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioaren Lehen Departamenduko sailburuak 2015eko martxoaren 18ko Probidentziaz erabakitakoa. Probidentzia hori Autonomia-erkidegoen sektore publikoaren alorrean (Euskal Autonomia Erkidegoa) alkantzeagatik bideratu den A43/15 itzulketa-prozeduran eman da (autonomia-erkidegoen sektore publikoaren fiskalizazio-txostena, 2008 eta 2009ko ekitaldiak).

Madril, 2015eko martxoaren 18a.

Letradu idazkaria,

CARLOS CUBILLO RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala