Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2015eko apirilaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1625

EDIKTUA, 5534/2013 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

jakinarazten dut: nire ardurapeko epaitegi honetan, komunitatearen onerako lanak egiteari buruzko 5534/13 espedientea bideratu da, Mohammed Ezzoubair zigortuaren aurka. Mohammed Ezzoubair Marokon jaio zen 1978-07-17an, haren nortasun-agiria X2801703G da eta Abdeslam eta Ayadaren semea da. Haren azken helbidea hau izan da: Txirrita Bertsolaria kalea 8, 4.a D, Donostia, baina, egun, ez dakigu non dagoen. 2015-01-27an espediente horretako autoa eman da eta hona hemen haren xedapen-zatia: «Deklaratzea Mohammed Ezzoubair-ek ez dituela bete komunitatearen alde egin beharreko ehun eta hiru lanaldi. Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiak 248-11 Exekuzioan ezarritako zigorraren zati bat da denbora hori, hau da, komunitatearen aldeko ehun eta berrogeita hamazazpi lanaldi egiteko zen zigorraren zati bat.

Bidal bekio lekukotza Donostiako Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Mohammed Ezzoubair presoari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2015eko martxoaren 6an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA. IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala