Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2015eko apirilaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1617

EDIKTUA, 629/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 629/2014 hitzezko judizioa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizialak

Fede ematen du: 629/2014 hitzezko judizioan, María José Galindo Olea epaitegi honetako epaile magistratuak epaia eman du 2015eko martxoaren 16an.

Jordan Moron Nielsen Gutemberg non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta, halaber, aditzera ematen zaio apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb-ko 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hamazazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala