Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1581

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 477/2012 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 477/2012 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Grupo Lorea Jabekideen Erkidegoa (Leioa).

Abokatua: Iñigo Palacio Querejeta.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Demandatua: Kaikai Jin.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-05-21ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Palacio Querejeta prokuradoreak Leioako Lorea Taldea izeneko jabekideen erkidegoaren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Kaikai Jinen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila eta bostehun eta lau euro eta berrogeita hamaika zentimo (1.504,51) eta 2012ko ekainaren 28tik sortutako zenbatekoaren gaineko legezko interesak ordaintzera; sortutako kostuak ere berak ordainduko ditu.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Getxon, bi mila eta hamahiruko maiatzaren hogeita batean.

Kaikai Jin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko martxoaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala