Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1538

IRAGARKIA, Euskadiko Autonomia Erkidegoko etxebizitza beharrari eta eskaerari buruzko 2015eko inkestarako informazioaren bilketa eta oinarrizko tratamendua egiteko lanen kontratazioari buruzkoa (Esp. zk.: A-002/DEPS2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-002/DEPS2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi, eta 2016ko otsailaren 28ra arte.

e) Luzapena onartzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: prezioa (52 puntu).

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: Lan-plana (38 puntu); galdetegia berrikustea eta ibilbide-orria (10 puntu).

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: 125.801,65 euro + 26.418,35 euro (BEZ); guztira: 152.220 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51 E-mail: trabajo-contratacion@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko apirilaren 23a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak:

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko apirilaren 23a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2.– Helbidea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Erregistroa; Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko eraikina; Donostia kalea, 1, Lakua I eraikina, 1. solairua.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen den egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela; Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia (Lakua II)

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko apirilaren 29a.

5) Ordua: 10:30ak.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela; Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia (Lakua II)

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko maiatzaren 7a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea, edo deialdiari buruzko informazioa jasotzeko eta pleguak lortzeko web-ataria: www.euskadi.net/contratacion // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala