Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1528

EDIKTUA, atzerriko epai bat aitortzeko bideratutako 323/2013 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 323/2013 exequatur.

Alderdi demandatzailea: Aziz el Haddad el Haddad.

Alderdi demandatua: Naema Sefiani.

Gaia: exequatur.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

68/2015 AUTOA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko otsailaren hogeia.

XEDAPEN ZATIA

1.– Aziz el Haddad el Haddad jaunaren izenean eta ordez Basterretxea Aldana prokuradoreak eskatutakoari baiezkoa emanez, Ksar El Kebir-eko (Maroko) lehen auzialdiko epaitegiak dibortzioari buruzko 56/2008 prozeduran 2008-02-28an emandako 164/2008 epaia onartu eta ematen du epaitegi honek.

2.– Ebazpen horrek betearazpen-indarra daukanez, irmo bihurtuta, bidal bedi exhortoa Erregistro Zibil Zentralera, dagokion inskripzioa egiteko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko martxoaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala