Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1517

AGINDUA, 2015eko otsailaren 23koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin betearazi egiten baita -5463/2002 kasazio-errekurtsoan- EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako hirugarren Salak (4. Sekzioa) emandako 2014ko azaroaren 21eko Ebazpena. Errekurtsoa hori honako honi buruzkoa da: Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuak 2001eko apirilaren 27an emandako Aginduari buruzkoa; izan ere, agindu horren bitartez onartu egiten baitira Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren estatutuak.

Ikusi eta aztertu da: Bizkaiko Farmazialarien Elkargoari dagokionez, Auzitegi Gorenaren Epaia betearazteko espedientea:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2015eko urtarrilaren 23an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean ofizio bat jaso zen, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak bidalitakoa, eta -5463/2002 kasazio-errekurtsoan- EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien hirugarren Salak (4. Sekzioa) 2014-11-21ean emandako Epaia betearazteko zena. Errekurtsoa hori honako honi buruzkoa da: Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuak, 2001eko apirilaren 27an, emandako Aginduari buruzkoa; izan ere, agindu horren bitartez onartu egiten baitira Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren estatutuak.

Bigarrena.- 2001eko irailaren 21ean, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen, EAEko Auzitegi Nagusian; hain justu ere Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuak, 2001eko apirilaren 27an, emandako Aginduaren aurka; eta errekurtsoa horretan, bestalde, aipatu aginduko 1. artikuluko tartekia zuzenbidearekin bat ez zetorrela deklaratzeko eskatzen zen; izan ere, bertan Herri Administrazioari lotutako profesionalak salbuetsi egiten dira kolegiatzeko obligaziorik, baldin eta Lan- edo Administrazio-Zuzenbidearekin erregulatutako zerbitzu-lotutarik badute. Guztiarekin ere, salbuespen hori baliogabetzeko eskatzen zen.

Hirugarrena.- 2002ko apirilaren 25ean, EAEko Auzitegi Nagusiak epai bat eman zuen, zeinarekin ezetsi egin zuen Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialak aurkeztutako errekurtsoa, zehazki, Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2001eko apirilaren 27ko Aginduaren aurkakoa zena; izan ere, agindu horren bitartez onartu egin ziren Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren estatutuak.

Laugarrena.- 2002ko irailaren 5ean, aipatu elkargoak kasazio-errekurtsoa bat aurkeztu zuen, EAEko Auzitegi Nagusiaren 2002ko apirilaren 25eko Epaiaren aurkakoa zena; baina, Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak (4. Sekzioa) 2014ko azaroaren 21eko Baiespen-epaia eman zuen, eta agindu honen bitartez betearazi egiten da epai hori.

Bosgarrena.- Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan ezartzen denez (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua), profesionalen elkargoen eta tituludun lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, hargatik eragotzi gabe Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan xedatutakoa aplikatzea.

Bigarrena.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 2-1.2 eta 8-1-d) artikuluetan.

Hirugarrena.- Administrazioarekiko auzien arloko epaitegiei eta auzitegiei dagokie epaitutakoa betearazteko ahalmena; eta, parteek, bestalde, obligazioa dute epaiak eta ebazpenak betetzekoa; betiere kontsignatutako era eta zehaztapenekin bat etorriaz, horixe xedatzen baita Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

5463/2002 kasazio-errekurtsoan, 2014ko azaroaren 21ean, Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak (4. Sekzioa) emandako Baiespen-epaia dela-eta, eta behin izapide egokiak eginda gero, bidezkoa da Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2001eko apirilaren 27ko Agindua zuzentzea, eta epai horretan adierazitakoa kentzea 1. artikulutik -agindu horren bitartez onartu egin ziren Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren estatutuak-.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- 5463/2002 kasazio-errekurtsoan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien hirugarren Salak (4. Sekzioa) emandako 2014ko azaroaren 21eko Epaia betearazteko agintzea. Errekurtsoa hori honako honi buruzkoa da: Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuak 2001eko apirilaren 27an emandako Aginduari buruzkoa; izan ere, agindu horren bitartez onartu egiten baitira Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren estatutuak.

Bigarrena.- Aipatu aginduari dagokionez, epaitza judizialaren betearazpena gauzatzea; betiere, haren 1. artikulutik ondokoa kenduaz -zuzenbidearekin bat ez datorrela deklaratuaz-:

«...eta segurtasun juridikoaren ondorioetarako, honako hau adieraztea: administrazio- edo lan-zuzenbidearen bidez araututako zerbitzu-harremanaren bitartez Administrazioari lotutako profesionalei ez zaie exijituko Elkargoan sartzea lanbidean jardun ahal izateko. Hala ere, lanbidean arlo pribatuan jardun nahi badute, beharrezkoa izango dute elkargokide egitea, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 30. artikuluan jasotakoaren arabera beharrezkoa baldin bada.

Hirugarrena.- Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2001eko 27ko Aginduaren bitartez Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren estatutuak onartu ziren. Bada, agindu horretako 1. artikulua aldatu egiten da, eta aurrerantzean honako idazketa hau izango du

«1. artikulua.- Onarpena.

Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren estatutuak onartzea.»

Laugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitara dadila agintzea, eta, bestalde, honako hauei jakinaraztea: Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofiziala; EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Azien Sala; Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio Saileko Auzibide Zuzendaritza.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 23a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala