Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2015eko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1465

EDIKTUA, 959/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Vitoria-Gasteiz Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 959/2014 prozedura arrunta bideratu da, Mercedes-Benz Financial Services España, E.F.C., S.A. sozietateak eskatuta, Adao de Jesus Mendesen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da 2015eko otsailaren 26an. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 959/14 judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaion. Paul prokuradoreak egin zuen eskaera, Mercedes-Benz Financial Services España, E.F.C., S.A. sozietatearen izenean, Froufe letraduak lagunduta, Adao De Jesus Mendesen aurka (X 6550732 X AIZ), auzi-iheslaria bera.

EPAITZA

Baietsi egiten dut zenbatekoa erreklamatzeko judizio arrunta egiteko demanda, Paul prokuradoreak –Froufe letraduak lagunduta– Mercedes-Benz Financial Services España, E.F.C., S.A. sozietatearen izenean aurkeztu duena. Demanda auzi-ihesean den Adao De Jesus Mendesen aurka (X 6550732 X AIZ) aurkeztu da.

Kondenatzen dut Adao De Jesus Mendes, Mercedes-Benz Financial Services España, E.F.C., S.A. sozietateari 17.194,65 euro ordaintzera, gehi 2014ko urriaren 7tik ebazpena eman arte eragindako legezko interesak.

Epaia betearazteari dagokionez, ateratzen den diru-kopuru likidoak sortuko ditu Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan aurreikusitako interesak, ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Eta Adao de Jesus Mendes demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko martxoaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala