Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2015eko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1398

IRAGARKIA, Honen bidez jakitera ematen da xede berezietarako euskara ikastaroak prestatzeko eta emateko zerbitzurako (032-DAPJ-2014 A) administrazio-kontratua egin dela.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea – IVAP.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 032-DAPJ-2014 A.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedea: xede berezietarako euskara ikastaroak prestatzea eta ematea.

c) Loteak: 3 lote.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2014ko azaroaren 17ko EHAA, 219. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: orotariko irizpideak, eskaintzak baloratzeko.

4.– Gauzatzea.

a) Esleipenaren eguna: 2015eko otsailaren 17a.

b) Gauzatzearen eguna: 2015eko martxoaren 9a.

c) Kontratista: 1. lotea: Euskaraz Kooperatiba Elkartea. 2. eta 3. loteak: Labayru Ikastegia.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: (BEZetik salbuetsitako jarduera).

– 1. lotea: 42.000 euro.

– 2. eta 3. loteak: 98.000 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 12a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala