Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2015eko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1394

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 6koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren arabera, 2014. ekitaldirako ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu hori 2011ko ekainaren 8ko Aginduak aldatu zuen.

Diru-laguntzak emateko, ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduak honako hau xedatzen du: laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazi beharko zaizkie interesdunei, eta, horretaz gain, onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da (2011ko ekainaren 8ko Aginduak aldatu zuen agindu hori).

Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Teknologia eta Estrategiako zuzendariak hauxe

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren arabera, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2014ko urriaren 29ko Ebazpenaz (deialdia) 2014rako ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, betiere, eranskineko esleipendunei jakinarazitako ebazpenekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 6a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala