Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2015eko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1355

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ostalaritza-establezimenduaren titular den «Eneko Solorzabal Ageitos y Otro, C.B.» gaitasungabetzen da «B» motako joko-makinen instalazio-baimenak zigilatzeko.

2015eko otsailaren 19an, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak ebazpen bat eman zuen non ebazten baitzen ostalaritza-establezimenduaren titular den «Eneko Sorzabal Ageitos y Otro, C.B.» gaitasungabetzea, 2019ko apirilaren 8ra arte, «B» motako joko-makinen instalazio-baimenak zigilatzeko.

Ebazpena jakinarazten saiatu arren lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau adierazten zaio:

1.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 13a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala