Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2015eko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1350

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, Z_2014_01_58_I espedienteari buruzkoa.

Jose Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da Maria Elena Martínez Bellido andreari agiriak aurkezteko errekerimendua egitea, Z_2014_01_58_I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

– Eskatzailearen NANaren fotokopia edota haren nortasuna egiaztatzen duen dokumentuarena.

– Familia-liburu osoaren fotokopia.

– Ebazpen judiziala (zaintza eta jagoletza).

– Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiri eguneratua, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda eta udalerrian noiz erroldatu zen zehaztuta.

– Eskatzailearen enpresa ziurtagiria, eskatzaileak zerbitzuak zein enpresatan ematen dituen, enpresa horrek betetakoa. Erabateko ezintasun iraunkorra onartua izanez gero, hori egiaztatzen duen dokumentua (errekerimendu honi erantsita dago eredua, betetzeko).

– Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titular izan beharko du.

– Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen kotizazioa Gizarte Segurantzari –eskatutako hilabeteetan– ordaindu izanaren ziurtagiria.

– Datu ekonomikoen orria, behar bezala beteta eta eskatzaileak eta, hala badagokio, haren ezkontideak edo bikotekideak sinatuta (errekerimendu honi erantsita dago eredua, betetzeko).

– Zinpeko aitorpena.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 4a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala