
54. zk., 2015eko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1346
IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 19ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen honen bitartez, erabaki egin da behean adierazitako pertsonari egin behar ez zitzaizkion hiru ordainketa itzultzeko prozesuari hasiera ematea, 2010eko, 2011ko eta 2012ko kanpainetako «ordainketa bakarraren» jardunbidean ordainketa bananduaren kontzeptupean.
Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna jakinaren gainean egon dadin jarri da jendaurrean, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:
– Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango duela, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
– Interesdunak 15 eguneko epea daukala iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat.
Hartzailea: Beldarrain Ureta, Juan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 6a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.
RSS