Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2015eko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1345

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2014rako aurkeztutako diru-laguntza bat ematen dela, urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren babespean. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntza-lerroak arautzen ditu (Erein programa).

Interesdunari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakin dezan jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar du interesdunak, eta honakoaz ohartarazten zaio:

– Eskuragarri dago ebazpen hau Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, Lakua 1 eraikina, 4.  solairua, F gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Jakinarazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hartzailea: Concepción Moreno Castillejo.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 2a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.


Azterketa dokumentala