Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2015eko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1342

IRAGARKIA, abusuko drogak gernuan inmunoanalisiaren bidez bahetzeko erreaktiboz hornitzea helburu duen espedientea esleitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 91 77.

5) Telefaxa: 945 01 93 01.

6) Helbide elektronikoa: arkaitz-ibarzabal@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko apirilaren 8an, 12:00ak arte.

d) Espedientearen zenbakia: 24/2015-S.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: hornidura.

b) Deskripzioa: abusuko drogak gernuan inmunoanalisiaren bidez bahetzeko erreaktiboz hornitzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Osasun Saileko Osasun Publikoko Bizkaiko eta Gipuzkoako laborategietan.

e) Gauzatzeko epea: kontratua sinatu eta hurrengo egunetik 2015eko abenduaren 31ra arte.

f) Luzapenik: bai, bat, hasierako kontratuaren iraupen berekoa.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

I) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 33696500-0.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko irizpideak hainbat dira, eta segidan, labur bada ere, adierazten dira, baina karatularen 30.2 puntuan xedatutakoa bete beharko da beti.

– Formulak aplikatzearekin automatikoki balora daitezkeen irizpideak:

a.1.– Prezioa: % 60.

a.2.– Balio teknikoa (azpi-irizpideak ditu): % 40.

a.2.1.– Erreaktiboen aurkezpena % 20.

a.2.2.– Erreaktiboen estabilitatea: % 20.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 152.937,50 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 61.175 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa 12.846,75 euro (% 21). Guztira, BEZa barne, 74.021,75 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe (3.058,75 euro).

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi karatularen 29.2 paragrafoa.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko apirilaren 8a, 12:00ak arte.

b) Aurkezteko era: paperez.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II eraikina.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: arkaitz-ibarzabal@euskadi.eus

d) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik onartuko.

e) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: bi hilabetez, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera, karatularen 28.6 puntuan xedatutakoaren arabera.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa: Eskaintzak irekitzea («B» gutun-azalak).

b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

c) Helbidea: Donostia kalea, 1.

d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

e) Data eta ordua: 2015eko apirilaren 16an, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da behar.

12.– Beste informaziorik: ez dago.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 6a.

Kontratazio Mahaiaren Presidentea,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala