
54. zk., 2015eko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1338
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita honako zerbitzu-kontratu hau formalizatu dela: «Prentsako, irratiko, telebistako, kanpo-publizitateko eta lineako iragarki-saioak planifikatu eta erostea, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, eta, noizbehinka, beste autonomia erkidego batzuetan, bai eta Estatu osoan eta Estatutik at ere» (Espedientea: C02/023/2014).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Zentrala.
c) Espediente-zenbakia: C02/023/2014.
d) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratación.euskadi.eus
2.– Kontratuaren objektua.
a) Mota: zerbitzua.
b) Deskribapena: Prentsako, irratiko, telebistako, kanpo-publizitateko eta lineako iragarki-saioak planifikatu eta erostea, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan eta, noizbehinka, beste autonomia erkidego batzuetan, bai eta Estatu osoan eta Estatutik at ere.
c) Loteak: ez.
d) CPV: 79341200-8.
e) Esparru-akordioa: ez.
f) Eskurapenetarako sistema dinamikoa: ez.
g) Lizitazioaren iragarkia non argitaratu den: kontratatzailearen profila eta EHAA.
h) Noiz argitaratu den: 2014-10-31 eta 2014-11-10.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.229.752,06 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia, 512.396,69 euro. Zenbateko osoa, 620.000 euro.
6.– Kontratuaren formalizazioa.
a) Esleipenaren data: 2015-02-04.
b) Kontratuaren formalizazio data: 2015-03-04.
c) Kontratista: Mediasal 2000, S.A.
d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintzan emandako unitate-prezioak.
e) Esleipendunaren eskaintzaren abantailak: kontratatzailearen profilean argitaratutako ebazpenean azaltzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 9a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.
RSS