Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2015eko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1337

EDIKTUA, 295/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 295/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Plentziako Isuskiza-El Abanico urbanizazioko jabeen erkidego orokorra.

Abokatua: Koldo Javier Diaz Gonzalez.

Prokuradorea: Isabel Perez Diez.

Demandatua: Asgesur Asesoramiento de Gestión Urbanística, S.L.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-26an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Isabel Perez Diez prokuradoreak, Plentziako Isuskiza-El Abanico urbanizazioko jabeen erkidego orokorraren izenean eta ordez, aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Asgesur Asesoramiento de Gestión Urbanística, S.L.ren aurkakoa, eta demanda bidezkoa dela deklaratzen dut. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honakoak ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 186.026,39 euro eta kopuru horrek demanda aurkeztu zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak. Judizio honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4750000000029514. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Asgesur Asesoramiento de Gestión Urbanística, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko otsailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala