Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2015eko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1330

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 5ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2014ko urriaren 8ko Aginduaren babespean emandako laguntzen 2014ko onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2014rako, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babespean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren arloan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2014ko urriaren 8ko Aginduaren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egin zen, 2014rako, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babespean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren arloan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Deialdiko laguntzak esleitu egin dira, eta ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie. Hortaz, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren arloan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituen urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 13. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoarekin bat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da xedapen horren babespean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2014ko urriaren 8ko Aginduaren babespean emandako laguntzen 2014ko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2014rako, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babespean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren arloan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 5a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala