
54. zk., 2015eko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1327
EBAZPENA, 2015eko martxoaren 16koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinen bidez iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan jardungo duten epaimahaikideak izendatzeko zozketa (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez egin zen proba horietarako deia).
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez (2015eko otsailaren 18ko EHAA), iragarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesua.
Agindu horren 5.2.2 oinarriak aurreikusten duenez, epaimahaikideak zozketaz izendatuko dira.
Horregatik guztiarengatik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran jardungo duten epaimahaikideak izendatzeko zozketaren berri. Zozketa noiz eta non egingo den:
Eguna: 2015eko apirilaren 15a.
Ordua: 10:00ak.
Tokia: Lakua IIko eraikineko 2. aretoa (sarbidea Donostia kalea 1-etik, Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 16a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.
RSS