Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2015eko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IHOBE A.B.
1272

IRAGARKIA, honen bitartez laguntzak deituko dira 2015ean, 2020rako Ingurumen Esparru Programako «Fabrikazio berdea» ildoaren baitan.

Laguntza horien helburua Euskal Autonomia Erkidegoan honako jarduera hauek sustatzea da:

a) Hondakinak balorizatzeko eta ekonomia zirkularreko demostrazio-proiektuak.

b) Ekonomia zirkularreko eta hondakin-prebentziorako proiektu berritzaileak diseinatzea.

Interesa duenak, eskuragarri ditu deialdiaren oinarriak Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, S.A.ren webgunean (www.ihobe.eus).

Diru-laguntzak emateko prozesua lehiaketa bidez izango da.

Eskaerak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu ondorengo egunean hasiko da eta a) motako laguntzentzat 2015eko apirilaren 24an amaituko; b) motako laguntzentzat, aldiz, 2015eko martxoaren 24an amaituko da.

Deituriko diru-laguntzetarako aurreikusitako zuzkidura 95.000 eurokoa da.

Bilbao, 2015eko otsailaren 25a.

Zuzendari nagusia,

JAVIER AGUIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala