Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2015eko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1271

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, Sociedad Española de Explotaciones Mineras, S.A. enpresari Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko otsailaren 16ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea ustez hausteagatik hasitako zehapen-espedientea ebazten da.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko otsailaren 16ko Aginduaren bitartez, Sociedad Española de Explotaciones MIneras, S.A. (SEDEM) enpresari 2014ko urriaren 2ko Aginduaren bitartez irekitako zehapen-espedientea ebazten da. Espedientea Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean bildutako ustezko arau-hausteagatik ireki zen.

Enpresari ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, espedientean agertzen den helbidean (Ribera de Erandio hiribidea 9, 18. Bulegoa, Erandio – Bizkaia) baina ez da lortu. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Aipatutako 2015eko otsailaren 16ko Aginduaren bitartez, Sociedad Española de Explotaciones Mineras, S.A. enpresari bi isun-zigor ezartzen zaizkio Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 46.3.a) artikuluan aurreikusitako bi arau hausteagatik; bat 3.000 eurokoa, eta bestea 2.500 eurokoa.

Aginduaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenaren 116. eta 117. artikuluak xedatutakoaren arabera, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 8.2.b artikuluak xedatutakoari jarraikiz.

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean egin beharko duela ordainketa.

Diru-sarrera Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiko honako banku eta kontu korronte honetan egingo da, zigortutakoaren izen soziala (Sociedad Española de Explotaciones Mineras, S.A.) adieraziz:

Kutxa: 2101 0381 09 0002788214.

Laboral Kutxa: 3035 0012 77 0120900367.

Iragarki hau argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan eta banakako jakinarazpen gisa har dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 9a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala