51. zk., 2015eko martxoaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1270
IRAGARKIA, ontzi bat portuko jabari publikotik ateratzeko utzarazpen administratiboari hasiera ematen diona.
2015eko otsailaren 19an, Garraio Azpiegituren zuzendariak Armintzako portuan dagoen «Txikitxu» ontzia portuko jabari publikotik ateratzeko utzarazpen administratiboari hasiera ematen zion ebazpena eman zuen, ontziaren jabe Rubén Abiega Ayus jaunaren aurka.
Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta, gainera, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Interesdunak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan eskuratu ahal izango du ebazpen horren testu osoa (Elkano 3, behea; 48011 Bilbao).
2.– Interesdunak 10 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak agertzeko eta bere defentsarako bidezko iruditzen zaizkion dokumentu eta egiaztagiriak aurkezteko. Epe hori igaro ondoren, izapidea bideratutzat hartuko da, eta espedientearen jardunak aurrera egingo du.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 5a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.