Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2015eko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1268

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. linearen Txurdinagako trakzio azpi-estazio elektrikoa eraikitzeko lizitazioari publizitatea emateko iragarkia aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak hauteman dira Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. linearen Txurdinagako trakzio azpi-estazio elektrikoa eraikitzeko lizitazioari publizitatea ematen dion iragarkian (2015eko martxoaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 48. zk.), eta, beraz, aldaketak sartu behar dira:

2015/1196 orrialdean (2/1), hau esaten duen lekuan:

«4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: bi milioi bederatziehun eta berrogeita sei mila hirurehun eta hamabi euro berrogeita hamaika zentimorekin (2.946.312,51), BEZik gabe».

Hau esan behar du:

«4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: bi milioi, bederatziehun eta hogeita bederatzi mila, hirurehun eta hirurogeita hamaika euro zortzi zentimorekin (2.929.371,08), BEZik gabe».

Bilbao, 2015eko martxoaren 12a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala