Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2015eko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1267

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilbo-Donostia lineako 95/279 KPko trenbide pasagunean (Usurbil), B motako babes automatikoaren instalazioari buruzko lizitazioa esleitu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: B motako babes automatikoaren instalazioa Bilbo-Donostia lineako 95/279 KPko trenbide pasagunean (Usurbil).

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2014ko abenduaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 231. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita bi mila bederatziehun eta berrogeita hemeretzi euro eta berrogeita hemezortzi zentimo (122.959,58), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko otsailaren 17a.

b) Esleipenduna: Electrosistemas Bach, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hamahiru mila zazpiehun eta berrogeita hiru euro eta hamahiru zentimo (113.743,13), BEZik gabe.

e) Burutzeko/entregatzeko epea: hiru (3) hilabete.

Bilbao, 2015eko martxoaren 10a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala