Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2015eko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1262

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 929/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Hitzezko judizioa: 929/2014.

Demandatzailea: Iker Fernandez Carazo.

Abokatua: Iratxe Pascual Garcia.

Prokuradorea.

Demandatua: Soda New TC S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da 2014ko abenduaren 10ean. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Iker Fernandez Carazoren ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Soda New TC S.L.ren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honakoak ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 1.414,64 euro eta ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak. Demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau legeak agindu bezala parteei, eta adierazi beraren aurka errekurtsorik ezin daitekeela aurkeztu.

Soda New TC, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko otsailaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala