Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2015eko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1260

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 837/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 837/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Nancy Graciela Benitez Paez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Maria Concepcion Altamira Tolosa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-02-11n. Hona hemen epaitza:

38/2015 EPAIA

Epailea: Ana Garcia Orruño andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko otsailaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Nancy Graciela Benitez Paez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Maria Concepcion Altamira Tolosa.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Baiesten dut Nancy Graciela Benitez Paez andreak aurkeztutako demanda. Beraz, M.ª Concepción Altamira Tolosa andrea kondenatzen dut demandatzaileari honako hauek ordaintzera: 1268,30 euro; bi mila eta hamalauko uztailaren 29tik gaur egunera arte sortutako legezko interesak, eta biak batuta ateratzen den guztizko zenbatekoak gaurtik hasita auzi-jartzaileari guztia ordaindu arte sortzen dituen legezko interesak, bi puntu gehituta. Halaber, kostuak ordaindu beharko ditu demandatuak.

Maria Concepcion Altamira Tolosa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko otsailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala