Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2015eko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1259

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1105/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (1105/2013).

Demandatzailea: M B T.

Abokatua: Maria del Puerto Neira Sanchez.

Prokuradorea: Manuel Hernandez Urigüen.

Demandatua: Victor Manuel Sarabia Riquelme.

Auzi-gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak hartzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-02-11n. Hona hemen epaitza:

Zati batean baiesten dut M.B.T. demandatzaileak Manuel Sarabia Riquelme jaunaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, ezkontide bien artean duten semearentzat/alabarentzat mantenu-pentsio bat ezartzen dut, zaintza ez duen gurasoaren kargura; hilean guraso horren hileko diru-sarreren % 20koa izango da pentsioa, eta, gutxienez 100 eurokoa, hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

Seme/alaba adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, % 50 bakoitzak. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den; eta dagozkion agiriak jasoko dira bertan). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Victor Manuel Sarabia Riquelme demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko otsailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala