Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2015eko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1252

HUTSEN ZUZENKETA, honako Dekretu honena: «21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira, Dekretuaren testuan 21/2015, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeari buruzkoa (2015eko martxoaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 46. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Aurkibidean [2015/46 (1/4) orrialdean] zein argitalpenean [2015/1109 (17/1) orrialdean, euskarazko bertsioan, eta 2015/1109 (1/18) orrialdean, gastelaniazko bertsioan], igorle edo sailerako eremuan, honako hau dioen lekuan:

«INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

OSASUN SAILA»

Honela esan behar du:

«INGURUMENA ETA LURRALDE POLITIKA

OSASUN SAILA»


Azterketa dokumentala