Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2015eko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1184

AGINDUA, 2015eko martxoaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Gaitek Programari buruzko 2015eko otsailaren 11ko Agindua. Agindu haren bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzeko proiektuak egiteko 2015eko Gaitek laguntza-programa arautu eta hartarako deialdia egin zen.

2015eko otsailaren 18ko EHAAn argitara eman zen 2015eko otsailaren 11ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena. Agindu horren bidez, produktu berriak garatzeko proiektuak eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzeko proiektuak egiteko 2015eko Gaitek laguntza-programa arautu eta horretarako deialdia egiten da. Agindu horretan, eskaerak egiteko epea zehaztu zen.

Epe hori 2015eko martxoaren 27ra arte zabalduko da, horren premia baitago. Horrenbestez, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatzen da 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez onartutako Oinarri Arautzaileen 13. artikuluko 1. paragrafoa. Agindu horren bidez, produktu berriak garatzeko proiektuak eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzeko proiektuak egiteko 2015eko Gaitek laguntza-programa arautu eta hartarako deialdia egin zen. Aldatutako artikulua eskaerak aurkezteko epeari buruzkoa da, eta honela idatzita geratzen da:

«Eskaerak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 27ko 12:00etan amaituko da».

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 3a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala