Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2015eko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1180

AGINDUA, 2015eko otsailaren 27koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Administrazio eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia ebazteko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 21eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2015eko otsailaren 3ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Javier Balerdi Tolosa jauna proiektuen arduradun izendatzea Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan (kodea: 511288; dotazio-zenbakia: 1; lanpostu-mailako osagarria: 28; berariazko osagarria: I-A).

Bigarrena.– Izendapen honek ekonomia- eta administrazio-ondorioak izango ditu izendatua lanpostuaz jabetzen denetik. Jabetza hilabeteko epean hartu beharko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, baina berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman zuen organo berari, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 27a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala