Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
1144

IRAGARKIA, «Alokabide, S.A.» sozietate publikoaren Gipuzkoako lurralde bulegorako mantentze-lanen lurralde-koordinatzaile lanpostua betetzeko hautaketa prozesuari buruzkoa.

Eskaerak aurkezteko epea:

10 egun natural iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eskabideak Hautaketa eta Prestakuntza webgunearen bidez aurkeztuko dira (www.seleccionformacion.com/ofertas/), prozesuaren oinarrietan zehaztu bezala.

Egiaztatu beharreko betekizunak:

– Titulazioa: Ingeniaritzako diploma, Arkitekturakoa edo titulazio baliokidea edo maila altuagokoa.

– Eskainitako lanpostuaren antzeko lanpostuetan eraikinen mantentze eta zaintzearen kudeaketan gutxienez 2 urteko esperientzia.

– Etxebizitzak eta eraikinak martxan jarri, prestatu, mantendu eta zaintzearen arloko ezagutza zehatzak (prebentziozkoa eta zuzentzailea).

– B2 euskara maila.

Alegatutako baldintza eta merezimenduak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea.

Baldintzen eta merezimenduen betetzeari buruzko dokumentazioa posta elektroniko bidez bidali beharko da ondorengo helbidera: alokabide@seleccionformacion.com

Hautaketa prozedura:

Sistema: oposozio-lehiaketa.

Informazio osagarria:

– Alokabide S.A.ren web orria (http://www.alokabide.euskadi.net/lan-poltsa/)

– Hautaketa eta prestakuntzako web orria (https://www.seleccionformacion.com/ofertas/)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 26a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

IRUNE BERASALUZE LAZKANO.


Azterketa dokumentala