Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1135

IRAGARKIA, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena, honako xede hau duen obra-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: «Fadura aldeko hobekuntza hidraulikoa egiteko jardueren proiektua; jarduera horiek Getxoko (Bizkaia) Gobela ibaiaren egokitze hidraulikoa eta ingurumen-egokitzea egiteko proiektuko jarduera aurreratuak dira».

1.– Entitate esleitzailea: Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Ur Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 94 43.

5) Telefaxa: 945 01 89 50.

6) Posta elektronikoa: alaitz-ruiz@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-04-08.

d) Espediente zenbakia: C01/001/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: lanak.

b) Deskripzioa: Fadura aldeko hobekuntza hidraulikoa egiteko jardueren proiektua; jarduera horiek Getxoko (Bizkaia) Gobela ibaiaren egokitze hidraulikoa eta ingurumen-egokitzea egiteko proiektuko jarduera aurreratuak dira.

c) Loteak eta lote/unitate kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua:

1) Helbidea: Getxo (Bizkaia).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 12 hilabete.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 45246400-7.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak:

d.1.– Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatzen diren irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 50 puntu.

Formula:

Bi A baino baxuagoa edo berdina bada, Pi = 45 x Bi/A.

Bi A baino altuagoa bada, Pi = 45 + 5 x (Bi – A)/(Bmax – A).

Pi: i eskaintzaren puntuazioa.

Bi: lizitazio-aurrekontua kontuan izanik, i eskaintzaren baja portzentaje-unitateetan.

Bmax: gehienezko baja portzentaje-unitateetan.

A: 0,75 X Bmed.

Bmed: lizitazio-aurrekontua kontuan izanik, eskaintzek eginiko batez besteko baja, portzentaje-unitateetan.

d.2.– Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

1) Memoria eta lan egitaraua. Haztapena: % 34.

2) Kalitate-alderdiak. Haztapena: % 5.

3) Ingurumen-alderdiak. Haztapena: % 6.

4) Segurtasuna eta Osasuna. Haztapena: % 5.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 4.440.394,73 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 3.700.328,94 euro. Zenbatekoa, guztira: 4.477.398,02 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa (%): 5.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Eskatutako sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): C, 2, e eta E, 5, e.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi administrazio-klausula zehatzen plegua.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-04-09, 10:00-ak arte.

b) Aurkezteko modua: paperean eta bitarteko elektronikoz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Helbide elektronikoa: alaitz-ruiz@euskadi.eus

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskribapena: automatikoki aplikatzekoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak (C gutun-azalak) eta automatikoki aplikatzekoak (B gutun-azalak) irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna eta ordua: C gutun-azala: 2015-04-23, 12:00etan. B gutun-azala: 2015-05-14, 12:00etan.

10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 2a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala