Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1124

AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez amaitutzat ematen baita «Fundación Rafael Escolá» fundazioaren likidazio-prozesua, eta agintzen baita haren erregistroko orria ezereztea.

Ikusi eta aztertu da Bilboko «Fundación Rafael Escolá» fundazioaren likidazio-espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko abenduaren 15eko Aginduaren bidez, erabaki da:

1.– Berrestea Rafael Escolá fundazioko patronatuak 2014ko urriaren 29ko bileran Bilboko «Fundación Rafael Escolá» fundazioa likidatzeari eta fundazioaren likidazioaren ondoriozko likidoaren helmugari buruz hartutako erabakia. Erabaki hori 2014ko azaroaren 24an egin zen publiko, Bilboko Alfonso Batalla de Antonio notarioak emandako eskrituraren bidez (1.758 protokolo-zenbakia).

2.– Agintzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko fundazioa likidatzeko erabaki hori.

Bigarrena.– 2014ko abenduaren 16an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren erregistroan «Fundación Rafael Escolá» fundazioaren hartzekoak likidatzeko eta esleitzeko sozietate-erabakiak publiko egitea, Fernando Querejeta San Sebastiánek 2014ko abenduaren 15ean emana, Alfonso Batalla de Antonio Bilboko notarioaren aurrean (1.874 protokolo-zenbakia).

Hirugarrena.– Aipatu eskritura publikoan txertatua dago Patronatuak 2014ko azaroaren 10ean egindako bileraren aktaren ziurtagiria, zeina Antonio Bentué Gutiérrez Fundazioko Patronatuaren idazkariak eman baitzuen, Zaragozan, 2014ko azaroaren 10ean, eta Fernando Querejeta San Sebastián lehendakariaren oniritzia baitu; bilera hartan, erabaki hauek hartu ziren, aho-batez:

1.– Fundazioaren likidazio-balantzea onartzea, baita egindako likidazioaren eragiketen txostena ere.

2.– Onartzea, Fundazioaren likidazio-eragiketak, onartutako likidazio-programa burutu eta Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioari zehaztutako zenbatekoak ordaindu ondoren.

3.– Amaitutzat ematea Fundazioaren likidazio-prozedura, Fundazioaren ondasunen helmugaren erabakia burutu eta gero.

Eskritura Publikoan txertatzen da Fundación Rafael Escolá fundazioaren ondasun- eta likidazio-eragiketei buruzko txostena. Halaber, txertatzen da fundazioa likidatzearen ondoriozko gerakinaren helmugaren justifikazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio agindu bidez ebaztea fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea. Hala ezarrita dago hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi erantsi zaizkio funtsezko iritzitako datuak eta agiriak, hauetan eskatutakoak betez, bereziki: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 35. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 47. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluan, eta Fundazioaren estatutuetan.

Hirugarrena.– 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluaren arabera, iraungitzeko erabakiak edo, hala dagokionean, adierazitako ebazpen judizialak emango diela amaiera ohiko jarduerei, eta zehaztuko duela likidazio-eragiketak noiz hasiko diren.

Bestalde, aipatu artikuluaren arabera, iraungitako fundazioaren likidazioa Fundazioaren gobernu-organoak egingo du, Babeslaritzaren kontrolpean. Horretarako, Fundazioaren gobernu-organoak aktiboa edo likidazioa egiteko eragiketen berri emango dio Babeslaritzari.

100/2007 Dekretuaren 36.6 artikuluan zehazten dira Fundazioaren likidazioko eskritura publikoak izan behar dituen elementuak.

Laugarrena.– Herri Administazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko abenduaren 15eko Aginduaren bidez, erabaki zen agindu honen lehenengo aurrekarian zehaztutakoa. Fundazioaren gobernu-organoak aurkeztutako dokumentazioa azterturik, egiaztatu da ezen, Fundazioaren ondasunek aipatu aginduan aurreikusitako helmuga izan dutela.

Hori dela-eta, egokia da aurkeztutako likidazio-egiaztagiriak aintzat hartzea eta likidazio-prozesua amaitutzat jotzea, bai eta «Fundación Rafael Escolá» fundazioari buruzko idazpenak deuseztea ere.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amaitutzat ematea «Fundación Rafael Escolá» fundazioaren likidazio-prozesua, bigarren aurrekarian zehaztutako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan, eta agintzea haren erregistroko orria ezereztea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta pertsona baimenduei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 15a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala