Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2015eko otsailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
942

IRAGARKIA, Honen bidez jakinarazten da Ondare eta Kontratazioetarako gerenteordearen 2015eko otsailaren 18ko Ebazpena, zeinaren bidez amaiera ematen baitzaio 2014ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez hasitako prozedurari, Gaimaz Infraestructuras y Servicios, S.A. enpresari UPV/EHUko Biblioteka Nagusian esleitutako obran (14/012 espedientea).

Goian aipatutako erabakia Gaimaz Infraestructuras y Servicios, S.A. enpresari burofax bitartez jakinarazi ezin izan zaionez, argitara ematen dugu iragarki hau, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, agindutakoa betetzeko (42.5.c eta 59.5 art.).

Enpresak ebazpenaren testu osoa du eskura Ondare eta Kontratazioetarako Gerenteordetzan (Errektoregoaren eraikina, Sarriena auzoa, z/g Leioa).

Ebazpen honen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien kasuan kasuko epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen denetik hasita.

Hala ere, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke ebazpen hau eman duen organoari hilabeteko epean. Hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraikiz (116. art.), urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez hari egindako aldaketen arabera.

Leioa, 2015eko otsailaren 23a.

2013ko urtarrilaren 30eko UPV/EHUko Ebazpenez egindako eskuordetzaz sinatua.

Gerenteordea,

CRISTINA DAÑOBEITIA OLAETA.


Azterketa dokumentala