
38. zk., 2015eko otsailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
937
EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, (H_2014_20_3233) espedienteari buruzkoa.
José Luis Madrazo Juanes, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da Lucio Muñoz Arnez-i H_2014_20_3233 espedientean jasotako helbidean agiriak aurkezteko errekerimendua berariaz jakinaraztea. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta, era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:
– Seme-alaben zaintza eta jagoletza ematen dion ebazpen judizialaren fotokopia konpultsatua.
– Espainian jaio ez diren seme-alaben jaiotza-agiria aurkeztu behar da, bai jatorrizkoa eta baita honen itzulpen ofiziala ere. Bi agiriak behar bezala legeztatuta egon behar dute.
Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Intxaurrondo kalean, 70-2., 20015 Donostia), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 3a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.
RSS