Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2015eko otsailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
933

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 238/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) 238/2014 hitzezko judizioari dagokion prozedura bideratu da, Eraginkor S. Coop.ek eskatuta, Batia Ruradix S. Coop.en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

14/2015 EPAIA

Epailea: Rebeca Huertos Domingo andrea.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Eraginkor S. Coop.

Abokatua: Fernando Aberasturi Lauzurika.

Prokuradorea: Carlos Muniategui Landa.

Alderdi demandatua: Batia Ruradix S. Coop.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Mercantil Eranginkor. S.Coop.ek Batia-Ruradix S.Coop.en aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.228,01 euro eta dagozkion interesak ordaintzera, bai eta kostuak ordaintzera ere.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu. Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Batia Ruradix. S. Coop. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balioa izan dezan, eman eta sinatzen dut honako hau Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala