
38. zk., 2015eko otsailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
931
BAZPENA, 2015eko urtarrilaren 23koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozeduran interesdunak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak 387/2014 zenbakiko prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori ELA sindikatuak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa da, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako funtzionamendurako behin betiko lanpostuen zerrendak onartzearen aurka jarritakoa hain zuzen.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eskatutako espedientea bidaltzea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegira.
Bigarrena.– Prozeduran interesdun izan daitezkeenak epatzea, hain zuzen ere, euren interesak defendatzeko egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean aipatutako prozeduran demandatu gisa pertsonatu daitezen, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.
RSS