Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2015eko otsailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
930

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 19koa, Turismoko zuzendariarena, 2014ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda jakitera ematen duena, Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntzen programa arautu zuen aginduak finkatutako esparruan.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 18ko Aginduak arautu zuen Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntza-programa (2014ko ekainaren 25eko EHAA).

Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2014ko ekainaren 27ko Ebazpenak jendaurrean jarri du aipatu laguntzen programaren deialdia 2014ko ekitaldirako (2014ko ekainaren 27ko EHAA).

Laguntzen espedienteak erabakitzeko Turismoko zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 27ko Ebazpena entitate interesatuei banan-banan jakinarazi eta gero eta laguntzak emateko Aginduaren 14. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea 2014ko ekitaldiaren deialdian Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntzen programa arautu zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 18ko Aginduaren babesean emandako laguntzen zerrenda, ebazpen honen eranskinean agertu bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 19a.

Turismoko zuzendaria,

MARÍA MERCEDES GARMENDIA BERECIARTU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala