Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2015eko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BERRIKUNTZA ETA IKERKETA SANITARIOKO EUSKAL FUNDAZIOA
910

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 3koa, Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioaren -Bioef- Patronatuaren presidenteorde eta apoderatuarena, transplanteen inguruko ikerketa proiektuentzat laguntzen deialdia argitaratzen duena.

Aurrekoetan bezala, 2013ko Eitb maratoia ekimenak, zeinetan modu aktiboan parte hartu duten hainbat elkarte, erakunde eta entitatek, zein pertsona askok beraien kontutik, ikerkuntza biomedikorako funts kopuru nahiko handia lortu dute; aurten, transplanteen inguruan ikertzeko. Eitbri emandako funtsak, hari kudeaketa-gastuak kendu ondoren, transplanteen inguruko ikerkuntzak bultzatzera zuzenduko dira.

Aurten, ikerkuntza-arlo hori sendotzeari eta bultzatzeari zuzendutako zenbatekoa ikerkuntza-proiektuak finantzatzeko izango da.

Bioef Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sortu zuen, osasun ikerkuntza eta berrikuntza sustatzeko oinarrizko xedearekin, eta deialdi honen bitartez transplanteen ikerkuntzan aurrera egitea du helburu.

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Ebazpen honen xedea da deialdia arautzea eta transplanteei buruzko osasunaren inguruko ikerkuntza-proiektuentzako laguntza ekonomikoa ematea, objektibotasun, norgehiagoka eta publizitate printzipioak betez.

2. artikulua.- Diru-laguntzak jaso ahalko dituzten proiektuak.

1.- Diru-laguntzak jaso ahalko dituzten proiektuak transplanteetan ikerkuntza biomedikoko proiektuak izango dira. Transplanteen inguruko ikerkuntza biomedikoko proiektuak berriak izango dira eta ez dute kanpoko finantzaziorik jasoko.

Deialdi honi dagokionez, oinarrizko ikerkuntza (gaixotasunera zuzendua), klinikoa (gaixoari zuzendua), epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun zerbitzuetakoa da ikerkuntza biomedikoa, baita osasuna edo ikerkuntza biomedikoko prozesu eta teknologiak hobetzera zuzendutako garapen teknologikoa ere.

2.- Diru-laguntzei dagozkien proiektuek ikertzaile nagusi bat izan behar dute, proiektuaren exekuzio zientifiko eta teknikoaren arduraduna izango dena.

3.- Aurkeztuko diren ikerkuntza proiektuek Helsinkiko Aitorpenean zehaztutako funtsezko printzipioak beteko dituzte, eta baita ikerkuntza medikoko eremuan indarrean dagoen legeria ere.

4.- Gizakiekin esperimentatzea edo giza jatorria duten lagin biologikoak erabiltzen dituzten proiektuetan, zentroko Ikerkuntza Klinikoko Etika Batzordeak bidalitako baimena ere aurkeztu beharko da, indarrean dagoen akordioak osatutakoa. Batzordearen baimen horrekin batera, baimen informatua eta gaixoari informatzeko orria ere aurkeztuko dira.

3. artikulua.- Onuradunak.

1.- Deialdi honetan biltzen diren laguntzen onuradunak izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako I+G zentro publikoak eta pribatuak. Ezingo dira deialdira aurkeztu, dagokion zigorrak esaten duenaren arabera, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzea galarazten duten administrazio-zigorra edo bestelakoa duten zentroak, ezta horretarako eskubidea kentzen dien legezko debekuren bat dutenak ere.

Kasu honetan onuradunak hauek izango dira: osasun entitate edo erakunde publikoak, unibertsitate publikoak, ikerkuntza erakunde publiko onartuak, herri administrazioaren mendeko I+G zentroak, Osasun Ikerkuntzarako Institutuak, osasun entitate eta erakunde pribatuak, unibertsitateak eta beste erakunde pribatuak, berariazko pertsonalitate juridikoa dutenak eta I+G jarduerak burutzen dituztela edo buru ditzaketela egiaztatzen dutenak.

2.- Eskatzen duten zentroek zergak egunean dituztekako edo salbuespen egoeran daudelako ziurtagiria aurkeztu behar dute eskakizunarekin batera. I+Gko zentro pribatuek erakunde eskudunak igorritako ziurtagiriaren bitartez egiaztatuko dute.

4. artikulua.- Laguntza emateko prozedura.

Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira. Horretarako, aurkeztuko diren eskakizunak konparatu egingo dira 12. artikuluan biltzen diren irizpideak jarraituz, haien lehentasunaren arabera sailkatzeko; eta laguntzak agortu arte banatuko dira, deialdian esleitu diren kredituen arabera.

5. artikulua.- Baliabide ekonomikoak.

Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako zehaztu diren aurrekontu-maileguetatik eratorria, 200.292,62 euro da (berrehun mila berrehun eta laurogeita hamabi euro eta hirurogeita bi zentimo).

6. artikulua.- Dirua jaso dezaketen proiektuen eskakizunak.

1.- Ikerkuntza proiektuetan osasun zentro publiko batek hartuko du parte, gutxienez. Salbuespen gisa, ikerkuntzaren xedea den arloaren espezialitatearen arabera proposaturiko ikerketan parte har dezakeen osasun zentro publikorik ez balego, baldintza hori saltatu daiteke.

2.- Ikerkuntza biomedikoko proiektuek gutxienez bi urte eta gehienez hiru urte iraungo dute.

3.- Ikerkuntza biomedikoko proiektuak banaka edo proiektu koordinatu gisa aurkeztu ahalko dira.

a) Banaka aurkeztutako proiektuak proposatutako jarduerak garatzeaz arduratuko den ikertzaile nagusi batek zuzenduko duen ikerketa talde bakar batentzat izango dira. Deialdi honetan ikertzaileen talde gisa kontuan hartzeko, ikertzaile nagusia eta taldeko gainerakoak, komunean jarriko dituzte azken bost urteotako kanpo-finantzazioa duten argitalpenak eta proiektuak, egoera horretan jarraitzen badute edo ez badute ere. Sortzen diren taldeei ez zaie baldintza hori eskatuko, hau da, haien ikertzaile nagusiak proiektu batean parte hartu ez duenean, eta kolaboratuko duten ikertzaileen portzentajea totalaren % 20 baino txikiagoa denean, eta baita eskaera egin duen zentroan sartu berri diren taldeak ere, hau da, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera zentroan sartu direnak.

b) Koordinatutako proiektuak bi azpiproiektuz edo gehiagoz egongo dira osatuak, elkarren independenteak baina elkarrekin giltzatuak, gai nagusiaren inguruan, proiektuak berdinak izan daitezke, gaixoen kopurua hobeto barneratzeko, edo desberdinak, ikerkuntza orokorraren proiektuaren atal bana burutzeko. Proiektuaren koordinatzaile orokorra azpiproiektu horietako ikertzaile nagusietako bat izango da. Azpiproiektu horietako bakoitzaren ikertzaile nagusia izango da haren erantzulea, koordinazio zientifikoari eta proiektu orokorraren jarraipena egiteari dagokienez izan ezik. Proiektuaren koordinatzaile orokorra izango da, hain zuzen ere, horien erantzulea.

7. artikulua.- Ikertzaile nagusia izateko baldintzak.

1.- Ikertzaile nagusiak ondorengo baldintzak beteko ditu:

a) Lotura funtzionariala, estatutarioa edo kontratu bidezkoa formalizatuta edukitzea proiektuaren eskaera egin edo proiektua burutu duen zentroarekin, gutxienez laguntza eskatu den unetik diru-laguntza emateko datara arte. Osasun Ikerketako Institutuei dagokienez, ikertzaile nagusien lotura eskaera egin duen zentroarekin izango da, edo bestela, ikertzailearen lotura hartzen duen eta indarrean dagoen hitzarmena duten entitateekin.

b) Osasun trebakuntza programarik burutzen ez egotea.

8. artikulua.- Finantza daitezkeen gastuak.

1.- Kasu bakoitzean emandako laguntza jarraian aipatuko diren gastuak ordaintzeko izango da, betiere proiektua burutzearekin lotuta badaude eta aurretik Eskakizunaren memorian sartu badira.

Puntuetan adierazten diren kopuruak deialdiak finantzatuko dituen gehienezkoei buruzkoak dira, eta ezingo dira bateratu xede berarekin lor daitezkeen beste diru-laguntzekin.

2.- Gaiak erosteko eta zerbitzuak eta langileak kontratatzeko gastuetan sartuko dira:

a) Proiektua burutzeko erabiliko den zenbatu daitekeen materiala. Zenbatu daitekeen materialari dagokion ordaindu beharreko kopurua ezingo da 30.000 euro baino handiagoa izan (BEZ barne). Ez dira sartuko altzariak eta instalazioak, ezta kudeaketarako ekipo informatikoen erosketak ere.

b) Material suntsigarria eta gainerako gastu osagarriak. Behar bezala arrazoituta badago, eta proiektua burutzeko beharrezkoa denean, material suntsigarriaren sailean ez da mugarik egongo. Material bibliografikoa sartzen da hemen.

Gainera, hemen sartzen dira ikertzaileen taldeak izango dituzten bilera zientifikoetara joateko gastuak eta ikerketaren emaitzak jakitera emateko gainerako ekintzetara joatearen ondoriozkoak ere, artikuluak argitaratzekoak esaterako.

c) Memorian azalduko da proiektua garatzeko kanpo zerbitzuen kontratazioa, eta zerbitzu horien ezaugarriak adieraziko dira.

d) Langileen kontratazioa. Proiektua burutzeko behar diren pertsonak. Ez lukete erlazio funtzionariala, estatutarioa edo lan-harremana edukiko zentro onuradunekin edo kontratua egiteko unean proiektua burutuko duenarekin.

Zure aukeraketa publizitatearen, aldiberekotasunaren eta norgehiagokaren printzipioak betez egingo da.

Kontraturako gehienezko zenbatekoak izango dira: urteko 40.000 euro izango, kontratatutako pertsona doktorea bada; urteko 33.000 euro, goi titulua badu; urteko 26.000 euro, erdi mailako tituluduna bada; eta 21.000, Lanbide Heziketako teknikaria bada.

Atal honetan sartuko da, gainera, gerta daitezkeen ikertzaileen ordezkapenak, proiektuaren ikertzaile baten lanaldiaren % 50 arte. Proiektuak Deialdiak finantzatuko duena baino ikertzaileen lan gehiago behar badu, zentro onuradunak jarriko du dirua.

3.- Bidaiak, kanpoko lanen ondoriozko gastuak, koordinazio bileren ondoriozko eta bestelako gastuak, etab., proiektuarekin lotuta daudenean.

4.- Deialdi honekin ordaintzeko gastu finantzagarriak izango dira, kostu zuzenaren % 10 arte, proposatutako proiektuaren zeharkako gastuak. Hau da, proiektua burutuko duen entitatearen egitura gastuak (argia, ura, garbitasuna, mantentze-lanak edo antzerakoak), proiektu zehatz bati zuzenean esleitzen ez badira ere proiektua burutzeko beharrezkoak direnean.

5.- Ebazpen honen inguruan emango diren laguntzak xede berarekin lortu daitezkeen laguntza edo subentzioekin bateragarriak izango dira, gehiegizko finantzazioa ez bada. Gehiegi finantzatzea bada, diru-laguntzaren zenbatekoa dagokion gehienezko mugara arte emango da.

6.- Ikertzaileen taldeko kideek, osasun trebakuntza espezializatze aldiko lizentziatuak barne, ezingo dute proiektuan kargatzeko ordainsaririk jaso.

7.- Proiektua bukatutakoan, emandako laguntzarekin erosi den zenbatu daitekeen materiala eta bibliografikoa proiektua burutu duen zentroarena izango da etorkizunean, eta ikerkuntza jardueran erabiliko da printzipioz.

9. artikulua.- Eskakizunak aurkezteko lekua eta epea.

1.- Eskakizunak Bioef-en aplikazio informatikoaren bitartez edo paperean egin ahalko dira.

2.- Eskakizuna modu elektronikoan tramitatzeko, ondorengo egoitza elektronikoetan sartu behar da:

http://oiker.bioef.org/Convocatorias/tabid/130/Default.aspx

3.- Paperean egingo diren eskakizunak inprimaki normalizatu bidez aurkeztuko dira (I. eranskina), Bioef-en web orriko «O+Iker»_«Ezagutu beharreko agiriak»_«Ikerketei eta beste jarduerei buruzko txostenak» atalean eskuratu daitezkeenak (www.bioef.org), eta Proiektuaren ikertzaile nagusiak edo eskatu duen zentroko legezko ordezkariak sinatuko du aurkeztu aurretik. Gainera, ikertzaileen taldeko gainerako kideek ere sinatu behar dute parte-hartze horrekin ados daudela egiaztatzeko.

4.- Eskakizunak helbide honetara bidaliko dira: Bioef, Ronda de Azkue, 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia.

5.- Laguntzak eskatzeko epea Ebazpena Euskal Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hilebetekoa izango da.

6.- Zentroek haien eskakizunak eskatuko zaizkien gainerako dokumentu guztiekin batera aurkeztu ahalko dituzte, aukeratutako hizkuntza ofizialean. Gainera, eskaeraren ondoriozko ekintzetan, eta prozedura osoan zehar, eskaera egin duen zentroak aukeratutako hizkuntza bera erabiliko du, azaroaren 24ko Euskararen Erabileraren 10/1982 Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek zehazten dutena betez.

10. artikulua.- Eskakizunak. Eskakizun-inprimakiarekin batera entregatu behar diren dokumentuak.

a) Ikerkuntza proiektuaren memoria eredu normalizatuan (II. eranskina). Ingelesez ere onartuko da proiektuaren memoria.

b) Ikertzaile nagusiaren Curriculum vitae-a (III. eranskina) eredu normalizatuan (Osasun Sailaren curriculumentzako ereduak eta Carlos III Osasun Erakundearenak onartuko dira, eta baita Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren Curriculum Vitae-aren Eredu Normalizatua ere-FECYT).

c) Proiektua proposatu duen ikerketa taldearen historial zientifiko-teknikoaren memoria (IV. eranskina), eredu normalizatuan.

d) Ikertzaile nagusiari dagokion zentroaren Ikerketa Batzordearen txostena, proiektuaren bideragarritasuna bermatzen duena.

e) Ikertzaile nagusiari dagokion Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoaren txostena, beharrezkoa denean.

f) Ikerketarako Euskal Biobankuaren Ziurtagiria, proiektuan giza jatorria duten lagin biologikoak erabili behar badira, ikertzaile nagusiak Biobankuari deialdi honetan eskatutako diru-laguntzaren xede izango den proiekturako lagin biologikoak eman edo lagatzea eskatu izana ziurtatzen duena.

Atal honetan aipatzen diren eredu normalizatuak Bioef-en web orriko «O+Iker»_«Ezagutu beharreko agiriak»_«Ikerketei eta beste jarduerei buruzko txostenak» atalean daude (www.bioef.org).

a), b), c), d), e), f) dokumentuak aplikazio telematikoaren bitartez bakarrik bidaliko dira, aukera hori aukeratzen bada (9.1 artikulua) eta ez da paperez aurkeztu beharko, eta onuradunentzat izango dira.

Proiektu koordinatuen kasuan, azpiproiektu bakoitzarentzat eskakizun oso bana egingo da. Proiektuaren koordinatzaile gisa jardungo duen ikertzaile nagusiak gainerako dokumentuak erantsi beharko ditu, egoera horren inguruan idatziz, eta zein talde koordinatzen dituen azalduko du bertan eta taldeen arduradun guztien sinadurak bilduko ditu ados daudela egiaztatzeko.

11. artikulua.- Eskakizunean egon daitezkeen akatsak zuzentzea.

Diru-laguntzen eskakizunetako eremu guztiak beteta ez baleude, edo eskatzen den dokumentazio guztia ez baditu, zentro eskatzaileari eskatuko zaio hamar egunetan hori zuzendu edo falta diren dokumentuak bidaltzea, eta hala egiten ez badu eskakizuna ukatuko zaio eta Bioef-ek ebatziko du eskakizun horren inguruan eta hura jakinaraziko du.

12. artikulua.- Eskakizunen ebaluazioa.

Ongi eta epearen barruan aurkeztutako edo zuzendutako eskakizunen ebaluazioa eta aukeraketa, aurreko artikuluaren arabera, Balorazio Batzordeak egingo du, artikulu honen 1. artikuluan zehaztu den bezala.

1.- Hauek izango dira Balioztatze Batzordearen partaideak: Osasun Ikerketaren Euskal Erakundearen zuzendaria, O+Iker, presidente gisa jardungo duena, eta bokalak, berriz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerkuntza eta Garapeneko zuzendaria Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendariordea, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren zuzendaria, Eitbko ordezkari bat -Euskal Irrati Telebista-, eta transplanteak behar dituztenen Euskadi eta Nafarroako elkarteen ordezkari bat eta Bioef-en I+G laguntzen deialdien kudeaketa arduradun bat, azken hori izango delarik idazkaria.

2.- Balorazio Batzordeak proiektuak ebaluatuko ditu ondorengo balorazio irizpideen arabera:

a) Ikerketa proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa deialdi honen 3. puntuan zehazten dena betez: Gehienez 50 puntu.

b) Proiektuak deialdian zehaztu diren eremu eta ildo nagusietara egokitzea: Gehienez 20 puntu. Deialdi honetan lehentasuna izango dute zentro anitzeko edo diziplina anitzeko proiektuak, hauetara zuzendutakoak:

1) Organoen transplantean: transplanteen azken emaitzan emaileen zein ezaugarrik eragiten duten hobeto ezagutzeko ikerketak; arazoak saihesteko; errefusak saihesteko lagungarriak diren sendagai hobeak garatzeko eta gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko.

2) Zelulen edo ehunen transplantean: gaixotasun hematologiko larriek mindutako edo kimioterapia tratamendu oso gogorren ondorioz mindutako hezur-muinaren funtzioa berreskuratzea.

3) Terapia aurreratuetan: ama zelulen sorrerari zein kaltetutako ehunen edo organoen funtzioak berreskuratzeari edo birsortzeari buruz ikertzea.

c) Euskadiko Osasun Sistemarentzako proposamenaren interesa: Gehienez 15 puntu. Puntu honetan proiektuak Osasun Sailaren lehentasuneko ildoetara, Euskadi 2013-2020 Osasun Planera eta Euskadi 2013-2016 arreta soziosanitarioko Ildo estrategikoetara egokituko dira; eta baita Osakidetzaren 2013-2016 ekintza planera zein haren ildo estrategikoetara ere.

d) Proiektuaren emaitzak hedatu eta jakitera ematea: Gehienez 15 puntu.

Gutxienez 60 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ez dira finantzagarritzat hartuko.

3.- Proiektuen ebaluazioa egin aurretik, Balorazio Batzordeak Ebaluazio eta Prospekzioko Agentzia Nazionalaren laguntza eskatuko du -ANEP- zeinek proiektuen kalitate zientifiko-teknikoari buruzko txostenak ekarriko dituen, eta ondorengo alderdiak ebaluatu eta baloratuko dituen:

3.1.- Ikerkuntza proiektuen ebaluazio zientifiko-teknikoa ondorengo irizpideen arabera burutuko da:

a) Ikerketa taldearen balorazioa: ikerkuntza proiektuen, ikertzaile nagusiaren argitalpenak eta patenteak eta ikerketa taldearen historiala proiektuaren gaiaren inguruan, eta haren nazioartekotze maila ere baloratuko dira. Ikertzaileen taldea proiektuarentzat egokia den ere baloratuko da. Gehienez 35 puntu.

b) Proiektuaren balorazio zientifikoa: ikertzaile taldeak duen gaiaren ezagutza mailaren eta hipotesiaren balorazioa. Proiektuaren xedeen garrantzi zientifiko-sanitarioa. Proposamenaren bideragarritasuna eta arriskuak. Analisi metodologikoa eta lan egitasmoa. Gehienez 55 puntu.

c) Proiektuaren balorazio ekonomikoa. Proiektua burutzeko eskatu diren baliabideen egokitasuna. Eskatu diren baliabideen justifikazioa. Gehienez 10 puntu.

Proiektuaren balorazio zientifikoan 35 puntu edo gehiago lortzen ez duten proiektuak ez finantzagarri izendatuko ditu Hautespen Batzordeak.

4.- Bere betekizuna betetzeko, Batzordeak zentro eskatzaileei proiektua ongi ulertzeko beharrezkoak diren dokumentu guztiak ekartzea eskatu ahalko dio; gainera, proiektuetan aldaketak egitea iradoki ahalko dizkie zentro eskatzaileei haiek programa honen helburuei hobeto egokitzeko.

13. artikulua.- Zenbatzeko irizpideak.

1.- Balorazio Batzordeak laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko hauxe hartuko du kontuan: aurkeztutako aurrekontua, deialdia finantzatzeko dauden baliabide ekonomikoak, eta aurkeztutako aurrekontua egokia den aurkeztu diren helburuentzat, Ebaluazio eta Prospektibako Agentzia Nazionalak -ANEP- egindako txosteneko oharrak kontuan hartuta eta 4. artikuluan bildutakoa aplikatuz.

2.- Koordinatutako proiektuen kasuan, azpiproiektu bakoitza independentea izango da artikulu honi dagokionez.

14. artikulua.- Ebazpena, errekurtsoak, itzultzeko eta jakinarazteko epeak, publizitate-prozedura eta laguntza onartzea.

1.- Aurkeztutako eskakizunak prozeduraren bidez tramitatuko dira, eta haien ebazpena, eskaera egin duten zentroek planteatutako galderen inguruan erabakiz, Balorazio Batzordeak proposatuta, Patronatuaren presidenteordeak eta Bioef-en apoderatu orokorrak egingo du.

2.- Ebazpenak esleipena zehaztuko du eta eskatutako laguntzak ukatzen badira, lehenengoen kasuan, zentro onuraduna, diru-laguntza jasoko duen proiektua eta laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, urtean zenbatekoa izango den adierazita. Ukatu direnetan, ukatze horren arrazoiak zehaztuko dira. Ebazpenean ordezko proiektuen zerrenda eta haien indarraldia ere zehaztuko dira.

3.- Aurreko paragrafoak aipatzen duen ebazpenaren aurka egin ahal izango da jurisdikzio arruntean.

4.- Hartuko den Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da eta Bioef-en web orrian Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hileko epean. Epe hori igaro eta Ebazpena argitaratu ez bada, eskaera egin duten zentroek eskaera hori ez dela onartua izan ulertuko dute.

5.- Finantzazioa lortuko duten zentroei laguntza emango zaiela jakinarazteko idatzia bidaliko zaie. Jakinarazpen hori jaso eta 15 eguneko epean, zentroek hari uko egin ahal izango diote. Uko egite hori aurkezten ez bada, deialdiari dagokionez, laguntza onartu dela ulertuko da.

15. artikulua.- Zentro onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzaren zentro onuradunek ondorengo betebeharrak bete beharko dituzte nahitaez:

1.- Diru-laguntza xede zehatzerako erabili eta haren helburuentzat erabili behar da.

2.- Bioef-i deialdi honen bitartez jasoko den diru-laguntzaren inguruan eskatuko dion informazioa erraztea.

3.- Osasun Ikerketaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzari, O+Iker, ahalik eta azkarren jakinaraztea datuetan egon daitezkeen aldaketa edo eskakizunean islatu diren beste egoerak.

4.- Ikertzaile nagusiak laguntza eskakizunean islatu duenean aldaketak edo eraldaketak egitea aurretik eta arrazoituta eskatu beharko dio O+Iker Osasun Ikerketaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzari.

16. artikulua.- Laguntzen Ordainketa eta Kudeaketa.

1.- Bioef-en eta Osakidetzaren arteko elkarlanerako hitzarmenei jarraituz, eta Bioef-ek eta Osasun Sailak adostutakoetan ikerketa funtsen kudeaketaren inguruan, laguntzen kudeaketa ekonomiko eta administratiboa Bioef-ek burutuko du Osakidetzan eta Osasun Sailean burutuko diren proiektuetan, Osasun Ikerketa Institutuetakoak izan ezik, zeinak emandako laguntza kudeatuko duten.

Finantzatutako proiektua Osakidetzatik eta Osasun Sailetik kanpo exekutatzen denean, Bioef-ek berehala transferituko dio eskaera egin duen zentroari proiektuaren lehenengo urteari dagokion laguntza. Horretarako, ikertzaile nagusiari laguntza emango zaiola jakinarazi zaionean, hark Bioef-i bidali beharko dio «Entitatearen Banku-datuak» dokumentuaren kopia, haren legezko ordezkariak sinatuta. Dokumentu hori Bioef-en web orrian egongo da eskuragarri, «O+Iker»_«Ezagutu beharreko agiriak»_«Ikerketei eta beste jarduerei buruzko txostenak» atalean.

2.- Gainerako urteei dagokien dirua O+Iker Osasun Ikerketaren Euskal Erakundeak memoria zientifikoa onartu eta dokumentuen justifikazioaren ondoren jasoko da (V. eta VI. eranskinak), eta zentro onuradunak urtean behin helbide horretara bidaliko ditu proiektuan sortutako gastuak.

3.- Osakidetza eta Osasun Sailaren barruko zentro onuradunak, osasun ikerketa institutuak izan ezik, dagokienean, haien memoria zientifikoak bidaliko dizkiete O+Iker Osasun Ikerketaren Euskal Erakundeari eta hark onartu ondoren gainerako urteetako finantzazioak gaituko ditu.

4.- Zentro onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako ikerketa proiektua bukatzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio O+Iker Osasun Ikerketaren Euskal Erakundearen zuzendaritzari eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio.

Osasun Ikerketaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzak espedientea aztertuko du eta Patronatuaren presidenteordeari eta Bioef-en apoderatu orokorrari proposatuko die laguntza kitatzeko ebazpena onartzea eta itzuli beharreko kantitateak zehaztuko ditu.

5.- Komenigarria iruditzen zaionean, Bioef-ek Proiektua nola doan ikusteko baliagarria izan daitekeen informazio osagarria aurkeztea eskatu ahalko du.

17. artikulua.- Laguntzen justifikazioa.

1.- Laguntza jasoko duen zentroak laguntza nola bideratuko duen arrazoitu beharko du nahitaez, eta horretarako ondorengo dokumentuak aurkeztuko dizkio O+Iker Osasun Ikerketaren Euskal Erakundeari.

Urteroko memoria zientifiko eta ekonomikoa, dagokion Ebazpenean adierazitako epean, V. eta VI. eranskinetan datorren eskema jarraituz. Memoria zientifikoan proiektuaren garapenaren egoera eta lortu diren xede partzialak azalduko dira, eta ikertzaile nagusiak sinatuta aurkeztuko da. Memoria ekonomikoa ikertzaile nagusiak eta laguntza kudeatuko duen zentroaren lege ordezkariak sinatuko dute eta bertan islatuko da memoriak hartzen duen aldeari dagokion balantze ekonomikoa.

Proiektua bukatu eta hurrengo hiru hileetan, V. eranskineko inprimaki normalizatua, memoria zientifiko finala (ikertzaile nagusiak sinatua) eta memoria ekonomikoa (VI. eranskina) laguntzaren kudeaketa entitatearen legezko ordezkariak eta ikertzaile nagusiak sinatuta bidaliko ditu. Gastuak justifikatzeko azalpen memoria eta justifikazio kontu bat bidaliko dira. Bioef-etik jasotako gastuak justifikatzen dituzten dokumentu guztiak biltzen dituen erantzukizunpeko aitorpena da justifikazio kontua (dokumentuen izaera, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, zenbatekoa eta jardueraren egotzitako portzentajea adierazten duena). Adierazitako gastuen ziurtagiriak aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin egin beharko dute bat eta Bioef-ek onetsi behar ditu, eta aurrekontuaren totalari dagokionez kontzeptu bakoitzari dagokion proportzioa eratu beharko dute.

Diru-laguntza behar bezala aplikatzen dela egiaztatzeko, finantzatutako jardueraren gastuen ordainagiriak diru-laguntza eman denetik hurrengo bost urteetan egiaztatu ahalko dira.

2.- Jarraipen memorien aldeko ebaluazioak eta hurrengo urteko laguntzaren ondorengo igorpenak ez dakar egindako gastuak onartzea eta azken memoria ekonomikoan oro har baloratuko den aurrekontuak egoztearekin bat egitea.

3.- Memoria finalarekin batera, dagokionean, ikerketaren emaitzen ondoriozko argitalpen, tesi, karrera bukaerako proiektu eta kongresuetarako jakinarazpen guztien kopia ere aurkeztuko da. Horietan guztietan, eta ondoren sor daitezkeen beste guztietan ere, Eitb Maratoia finantzazio-iturri dela aipatuko da.

4.- Zentro onuradunak memoria ekonomikoan datozen gastuen faktura eta agiri guztiak gordeko ditu nahitaez 5 urteko epean.

18. artikulua.- Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.

1.- Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan egon daitezkeen aldaketak, haien xedea bete denean, eta, dagokionean, beste erakunde publiko edo pribatu batek emandako beste diru-laguntza batzuk aldi berean lortzeak laguntzaren kantitatea aldatzea eragin dezake. Horretarako, Patronatuaren presidenteordeak eta Bioef-en apoderatu orokorrak kopurua gutxiagotzeko ebazpena emango du, eta emandako laguntzaren zenbatekoa berriro doituko da.

2.- Proiektua burutzen ari denean beharrezkoa bada, laguntzaren zenbateko osoa gainditu gabe, hainbat gasturi zuzendutako zatikako zenbatekoetan aldaketak egin nahi badira, idatziz, aurretik eta arrazoituta eskatu beharko du proiektuaren ikertzaile nagusiak, zentro onuradunaren legezko ordezkariaren oniritziarekin.

O+Iker Osasun Ikerketaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzari egingo zaio eskaera.

3.- Proiektuaren bukaera zentro onuradunaren errua ez den arrazoiren batengatik atzeratzen bada, eta idatziz eskatzen bada proiektua burutzeko epea bukatu aurretik, eskatutako epea zehaztu eta Bioef-ek proiektua bukatzeko epea luzatu ahalko du.

19. artikulua.- Urratzeak.

1.- Jarraipena egitean, epeei, errentagarritasunari eta emaitzei dagokienez helburuak betetzen ez direla edo urratzen direla ikusten bada, finantzazioa eten ahalko da eta dagokion lege-ekintza burutu ahalko da. Jasotako dirua itzultzea eskatu ahalko da kasu horretan.

Jarraipena egiten den bitartean ikerketa taldeak finantzatutako proiektua burutzeari uko egingo balio, Bioef-ek berriro esleitu ahalko du deialdia ebatzi zuenean onartutako ordezkoen zerrenda jarraituz.

Urraketen espedienteen hasiera eta tramitazioa egiteko eskudunak O+Iker Osasun Ikerketaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza eta Bioef-en Patronatuaren presidenteordea eta apoderatu orokorra izango dira, ebazteko.

2.- Urratzeen ondorioz dirua itzuli behar denean, Bioef-en aurrean dirua jaso duen zentro onuraduna izango da erantzulea.

Barakaldo, 2015eko otsailaren 3a.

Bioef-eko Patronatuaren presidenteordea eta apoderatu orokorra,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala