
36. zk., 2015eko otsailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
899
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 208/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: MHC 208/2014.
Demandatzailea: Delfina Mikue Ncogo Akum.
Prokuradorea: Olatz Garcia Rodrigo.
Demandatua: Fernando Engonga Nguema.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
80/15 epaia, 2015-02-04koa, MHC 208/2014 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Delfina Mikue Ncogo Akum-ek eskatuta, Fernando Engonga Nguema-ren aurka.
Fernando Ngonga Enguema demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 4a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS