Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2015eko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
898

EDIKTUA, 225/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ana Garmendia Gutierrez andreak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek,

Fede ematen dut:

225/2014 falta-judizioan, epaia eman du epaitegi honetako epaile Angela Fernandez Zabalegui andreak, 2014-10-30ean.

Gloria Elena Jaramillo Rojas andrea (NAN zenbakia: AN608103) non dagoen ez dakigunez, honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztu beharko du.

Ebazpena osorik ezagutzeko, organo honen bulegora bertaratu beharko du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko otsailaren hiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala