Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2015eko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
895

EDIKTUA, kalte-galerengatiko kalte-ordainen gainean bideratutako 406/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 406/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Barakaldoko Lapurdi kaleko 8.eko jabekideen erkidegoa.

Abokatua.

Prokuradorea: Marta Martínez Perez.

Demandatua: Roberto Llarena Rodriguez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-14an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Martínez Pérez prokuradoreak Barakaldoko Lapurdi kaleko 8.eko jabekideen erkidegoaren izenean eta ordez jarritako demanda, Roberto Llarena Rodríguezen aurkakoa, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 3.538,59 euro gehi epai hau betearazten den arte sortutako kuota arruntak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Zenbateko horrek legezko interesa sortuko du 2014ko ekainaren 17tik ebazpen honen egunera arte, eta legezko interesa bi puntuz gehituta egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Roberto Llarena Rodriguez demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala