
36. zk., 2015eko otsailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 5 orri.)
- EPUB (405 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
893
EBAZPENA, 2014ko abenduaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2014. urtean kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzen berri ematen duena.
AURREKARIAK
1.– 2014ko irailaren 15ean argitaratu zen 174 zenbakidun EHAAan 2014ko irailaren 9ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014. urtean kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
2.– 2014ko irailaren 9ko Aginduaren 14.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, edonork jakin dezan, emandako diru-laguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horiek horrela, hurrengo hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 9ko Aginduaren babesean, 2014. urtean kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, edonork horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 30a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
RSS