
36. zk., 2015eko otsailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 3 orri.)
- EPUB (294 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
891
EBAZPENA, 2014ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2013-2014 ikasturteko Irale programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak erabakitzen dituena.
2014ko ekainaren 18ko Aginduak (EHAA, 2014-06-25ekoa), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarenak, Irale programaren baitan 2014. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren, eta 2013-2014 ikasturtearen bigarren txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren irakasleen zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– 2013-2014 ikasturteko bigarren txandan Iraleren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko diru-laguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, Ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.
Eranskinean adierazten da 2013-2014ko bigarren txandan Iralen izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik hasi eta handik hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 30a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.
RSS