Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2015eko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
889

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 30ekoa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2014. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko urriaren 7ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2014ko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, diru-laguntza hauek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuz aldatu zen.

Ebaluazio Batzordeak, aipatutako ebazpenean izendatua, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Eta hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala, aurkeztu izanagatik.

Bigarrena.– II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren euskal etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura eta ekipamendu-gastuak).

Laugarrena.– Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek VII. kapituluko diru-laguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrenda sartzen da, esleitzeko gehienezko diru kopurua ere ezartzen da.

Bosgarrena.– Diru-laguntzak ez esleitzea, V. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Seigarrena.– Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 30a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

ASIER VALLEJO ITSASO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala