35. zk., 2015eko otsailaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
883
IRAGARKIA, Honen bidez, 20A001-22-2014 ES zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2014ko azaroaren 10ean egindako ebazpen-proposamena jakinarazten da. Haren titularra Digital Dealer, S.L. da eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat eta 50.5.b) artikuluko beste bat egozten zaizkio.
Izapidetutako espedienteari dagozkion egintzak jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Interesdunak jakinaren gainean egoteko ematen da hau argitara. Interesdunek jakinarazpentzat hartu behar dute, eta ohartarazpen hau egiten zaie:
Ebazpenaren eduki osoaren berri izateko, interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dira bost eguneko epean (Easo kalea 10, Donostia), eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, agertu eta hamabost eguneko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 2a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
MARÍA ELENA BEGOÑA UNZUETA TORRE.