Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2015eko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
871

EDIKTUA, 1033/2014 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek,

Fede ematen dut: 1033/2014 falta-judizioan Epaitegi honetako epaile Covadonga Medina Colunga andreak epaia eman duela 2014-09-17an.

Xabier Urbieta Ibarrondo jauna (NAN zk.: 30644044V) non dagoen ez dakigunez, honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ezagutzera ematen zaio ezen, aipatutako ebazpenaren aurka apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztu beharko du.

Ebazpena osorik ezagutzeko, organo honen bulegora bertaratu beharko du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Getxon (Bizkaian), bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hamabostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala