Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2015eko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
866

EDIKTUA, guraso-ahalari buruzko 622/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatutako prozeduran ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

44/2015 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Lidia Usnska.

Abokatua: Antonio Martinez De La Cuadra Galdiz.

Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.

Alderdi demandatua: Chamil Varchaev Cheerchievich.

Alderdi parte-hartzailea: Fiskaltza.

Auzigaia: guraso-ahala kentzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Miral Oronoz epaitegietako prokuradoreak Lidiya Uspenska Peshkovaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Chamil Varchaev Cheerchievichen aurkakoa, auzi-iheslari deklaratua bera. Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, Chamil Varchaev Cheerchievich demandatuari XXXXX adingabeko semearen gainean duen guraso-ahala erabat kentzea erabaki dut.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Chamil Varchaev Cheerchievich non dagoen ez dakigunez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 27a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala