Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2015eko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
864

EDIKTUA, neurri pertsonalei eta mantenu-neurriei buruzko 409/2014 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: 409/2014, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruzkoa.

Errekurtsogilea: Belinda Alcantara Orellana andrea.

Abokatua: Leopoldo Barañano Goitia jauna.

Prokuradorea: Patricia Sanchez Sobrino jauna.

Alderdi errekurritua: Thierno Moussa Bah.

Alderdia: Fiskaltza.

Gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak.

Errekurtso horren gainean 11/2015 epaia eman da, 2015-01-26an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA:

Ezetsi egiten da Belinda Alcántara Orellanak (Sánchez Sobrino prokuradoreak ordezkatuta) aurkeztutako errekurtsoa, Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko 315/2012 prozeduran emandako epaiaren aurkakoa. Sendetsi egiten dut, beraz, epai hori. Kostuak errekurtso-egileari ezartzen zaizkio berariaz.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Thierno Moussa Bah jaunaren demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala